Sí, suspensos. El gobierno de Eneko Goia, acomete el nuevo curso con un montón de suspensos a sus espaldas.
Y no lo decimos ni este grupo, ni servidora, lo dicen los datos y los y
las donostiarras: qué proyectos se acometen, las expectativas creadas,
no cubiertas y la opinión que ha trasmitido la ciudadanía directamente, o
a través de encuestas.
Ekainean, kurtso
bukaeran 2 urteko balantzea egin genuenean azaldu genuen moduan,
gobernu hau ez da bere programa betetzen ari. Izan ere aurrera eramaten
ari diren proiektuen artean, 1/3 (heren bat) heredatuak dira, alegia,
aurreko agintaldietatik datoz (Txominenea, Anoeta eta Urumea, edo
Erriberetako gizarte zerbitzuak, batzuk aipatzegatik). Normala bestalde.
Eta zer egin du berri? bada Garbera handitzea, eta Metro pasantea.
Kontutan hartuta zer dagokion Udalari Garberako zentro komertziala
handitzea izango da Eneko Goiaren gobernuaren proiektu izarra. Eta,
hara! justu hau ez zegoen ez hauteskunde programan iragarrita, ezta
gobernu programan ere.Suspentsoak zertan? Goazen banan-bana azterketa hori egitera.
Lehen suspentsoa etxebizitza politikan jaso du Eneko Goiaren gobernuak. Soilik 2016an Donostian alokairua %17a igo delako. Ez dakigu zenbat igoko den 2017an, baina seguru jaitsi, ez dela jaitsiko. Eta hau ez da okerrena, okerrena da ez dagoela txokezko planik honi aurre egiteko. Ondorioa, jakina: gero eta jende gehiagok, gazteak eta ez hain gazteak, Donostiatik kanpo joan beharko du bizitzera.
Hau da Eneko Goiaren gobernuaren porrot nagusia, alarma gorri guztiak piztu dituena, eta gaurkoan ez diogu autokritikarik egiten entzun. Penagarria da, benetan.
Egia da arazo hau ez dela berria, Donostia aspaldidanik izan dela hiri garestia, eta 2 urte eta erdi hauetan honi buelta emateko astirik ez dagoela. Baina, gutxienez, hartzen diren erabakiak norabide egokian hartu beharko lirateke, ez kontrako norabidean.
Vivienda, esta era para nota.
Porque un suspenso en vivienda en Donostia es crítico. Sí, este
gobierno, como los anteriores, continua con el proyecto de Txominenea y
lo va haciendo bien, esa era la parte fácil. Pero hay dos temas en los
que no podemos decir lo mismo: Viveros de Ulia y pisos turísticos.
Dos. La gestión de los pisos turísticos.
A estas alturas ha quedado claro la influencia directa y negativa que
está teniendo en el mercado de vivienda de alquiler, el fenómeno de los
pisos destinados a uso turístico. En este contexto, el presidente del
Colegio Oficial de Agentes de la Propiedad Inmobiliaria (API) de
Gipuzkoa, José Luis Polo, insiste en que la vivienda que entra en el
sector turístico «desaparece del mercado residencial» lo que está
afectando a quien accede y a quien ya está viviendo en alquiler.
**Etxebizitza politikari buruzko ebazpen proposamen bat aurkeztu dugu (HEMEN). Udalbatzak aho batez onartu du EH Bilduk proposatutako "Donostiako Etxebizitzako Behatokia" sortzea. Bigarren puntua, ordea, Udal Gobernuak eta PPk ez dute onartu.
Hurrengo suspentsoa ekonomia ereduari dagokio. Datu makro-ekonomikoak hobera doaz, eta zinez pozten gara. Krisiaren garai larrienetan gobernatzea egokitu zitzaigunok ongi baino hobeto dakigu ze garrantzitsua den hori. Orain sustapen ekonomikoan egindako kudeaketari erreparatu nahi diogu, eta honetan ere suspentsoa zergatik merezi duen azaldu: ez datu makro-ekonomikoengatik, baizik eta gure ekonomiak hartu duen norabideagatik.
Vaya
por delante que también para este grupo la actividad turística es una
actividad económica importante, cómo no va a serlo! Y como tal hay que
cuidar y potenciar, pero adecuadamente. Y contrariamente el empeño del
gobierno PNV-PSOE de impulsar el monocultivo económico del turismo no es
avalable. Están condicionando nuestro futuro económico, uniformizando
el modelo comercial, se esta viendo pérdida de la calidad en la
hostelería, están construyendo infraestructuras que no necesitamos,
implementando una política de vivienda errónea, e impulsando empleo
precario y no digno.
Ika-mika antzuak alde batera utzi, eta egiturazko neurriak hartu behar ditu berandu baino lehen Udal gobernuak suspentso hau gainditu nahi izanez gero.
Horregatik Turismoa hiri markaren ikur nagusi moduan ezartzearekin ez gatoz bat. Guk uste dugu Donostian beste balio erantsi garrantzitsuagoak badauzkagula eta landu behar direla.
Hurrengoa ulertezina da, Gobernu honek suspentsoa atera duelako ikasgai erraz batean: Diputazioko eta Donostiako gobernuetan alderdi berdinak egon arren, legealdi honetan Diputazioak Donostiako Sustapenari lehen ematen zizkion laguntzak kendu dizkio. Aurreko legealdian, EH Bilduren azken urtean, Diputazioak ia 600.000 euro ( 589.716€ ) eman zizkion Donostiari; 2016ean, PNV-PSE koalizioak soilik 27.000€. Ikusteke dago ea zerbait egongo den 2017an.
Hurrengo suspentsoa, politika sozialetan egiten duen kudeaketan atera du Gobernu honek. Has gaitezen esanez Donostiako zerbitzu sozialez oso harro gaudela: gure hirian behar gehien dutenei laguntzeko egiten den lana sekulakoa da, bai udal teknikarien aldetik, baita pertsona boluntarioen aldetik ere.
Hemen gaizki egiten ari dena kudeaketa politikoa da, argi baitago udal gobernuaren proiektu izarren artean gizarte politikak ez daudela. Eta ondorioz, nabarmendu behar da, orokorrean, Donostiako zerbitzu sozialak gainbehera fase batean sartu direla.
Eta zergatik diogu hau?
Lo
decimos abiertamente: durante años servicios y programas fueron
mejorando, progresivamente. Posteriormente, durante el gobierno de
Izagirre, en condiciones económicas bien duras, y también porque
precisamente por ellas era más necesario que nunca, las políticas
sociales fueron una prioridad.
Ahora
a pesar de que un 18% de los donostiarras utilizan los servicios
sociales; a pesar de que casi la mitad de perceptores de RGI de Gipuzkoa
vive en Donostia, y que de las cuales la mayoría son mujeres mayores de
65 años con pensiones reducidas, desde que llegó el gobierno del
PNV-PSOE las políticas sociales solo han ido perdiendo peso.
Uste genuen
gaurkoan Eneko Goiak, aurrekontuen lerro nagusiak iragartzerakoan,
tendentzia honen aldaketa iragarriko zuela, baina ez, ez du horrelakorik
egin, eta oso kezkatua gaude. Horregatik politika sozialetan ere suspentsoa irabazten du udal gobernuak. Horregatik eta gehiagoarengatik:Donostia es una ciudad con índices de envejecimiento superiores a los ya altos de nuestro alrededor, especialmente en barrios populosos como Amara Berri, Antiguo y Gros. ¿Y qué hace este gobierno?
Reducir el programa Donostia Lagunkoia a discursos y paneles, dicho por sus protagonistas. Un programa que, para hacer frente a todas estas situaciones, el Ayuntamiento ha desarrollado desde tiempos de Odón Elorza; que vivió sus mejores momentos en la legislatura del alcalde Izagirre, como bien han reconocido asociaciones como Nagusilan, ahora se reduce a propaganda. Otro suspenso.
Suspentsoa, indarkeria matxistaren kontrako borrokan ere. Egiturazko arazo honetan udal gobernu honek egin duen kudeaketa txarra agerian utzi nahiko genuke. Izan ere, indarkeria matxista kasuak biderkatzen ari dira Donostian. “2017ko lehen 6 hilabeteko Eusko Jaurlaritzaren kriminaltasun balantzearen araber”a, sekulako gorakada eman da gure hirian: 18 sexu-delitu (iaz epe berdinean baino 10 gehiago) eta 7 eraso sexista (iaz baino 4 gehiago). Eta gogoratu behar da iaz delitu sexistak %9,3 igo zirela. Eta badirudi aurtengo udan arazoa areagotu dela.
Gai honekin ere, asmatu behar da bai ala bai, eta, zoritzarrez, udal gobernua, Euskal Herriko beste hiriburuekin alderatua, atzean geratzen ari da. Ez da arlo bakarra non geldialdia ezaugarria bihurtu den, aipa genitzakeen Lankidetza, Aniztasuna edo Euskara baina gaiaren larritasunagatik suspentso propioa irabazi du, tamalez.
Azpiegiturak: hau “poli-suspentsoa” da, bere baitan kalabaza ugari jaso baititu, eta horren lekuko inkestak izan dira.
Benetan adierazgarria izan da nola Gobernu honen proiektu nagusi batek, lehen metroa zena eta berriro Topo izena berreskuratu duena, inkesta desberdinetan suspentsoa jaso duen. Diputazioak maiatzean egindako inkestak hautsak harrotu zituen jakin zenean metroak ez zuela gipuzkoarren oniritzia jaso (4,8ko nota atera zuen). Eta joera okerrera joan da, orain dela aste batzuk Donostiako udalak egindako inkestaren arabera, donostiarrok ez baitugu metroa beharrezkoa ikusten (10 puntuetatik 3,56 eman diote).
EAJk eta PSEk herritarrekin diagnostikoak, lehentasunak eta erabakiak partekatzeko prozesu parte hartzailea egin ordez, propaganda tonaka. Hala eta guztiz ere, herritarrek proiektua ez dute begi onez ikusten. Baldintza hauetan obrak hastea, gure iritziz, akats larria izango da.
Y por seguir con movilidad, podemos recordar el derribo de Carlos I, una de las medidas estrella de su gobierno. Porque a estas alturas la única duda es si en la legislatura que viene, si ciertos concejales vuelven a la oposición, volverán a manifestarse los sábados contra el Gobierno de turno. A esta materia ni se han presentado ni se presentarán. Porque PNV y PSE no van cumplir su promesa. Y lo que es peor, tampoco van a ampliar la rotonda de Martutene, paso previo necesario antes de tomar ninguna decisión sobre las entradas y salidas de Donostia. Así que, suspenso.
Baina jarrai dezagun Herritarren pertzepzioari buruzko inkestarekin, bertan puntuazio gutxien ateratzen duen proiektua Garbera handitzea izan da: 2,14. Hau suspentso baino gehiago da, jaun andreok. Ez dakit hau ere marketing kanpaina erraldoi batekin konpondu nahiko duzuen, edo orain arte bezala atzeko atetik sartu nahiko duzuen, baina uzten badidazue aholku bat ematen, Garberako merkataritza zentroa handitzeko egitasmoa bertan behera utzi. Ez tematu. Herria jakintsua da. Suspenso que arrastran con doble aprobación inicial. Se presentan a septiembre y vuelven a suspender. De verdad no insistan. Están a tiempo. El comercio local se lo va a agradecer. Los barrios también.
**Merkataritza txikiaren aldeko ebazpen bat proposatu diogu udalbatzari (HEMEN). Ez da onartu PNVk, PSOEk eta PPk ezetz esan dutelako.
Auzoetaz ari garela. aipamen berezia egin behar da Parte Zaharraren inguruan, udal gobernuak bertan metatzen dituen suspentso kopurua ez delako batere normala: Presio turistikoa eta horren ondorioak gehien pairatzen dituen eremua izateaz gain, oinarrizko zerbitzuen falta ere badu: Orixe
Ez dago astirik auzo guztien birpasa egiteko baina argi dago hainbat zonaldetan konpromiso berriak beharrezkoak direla.
Cierto que, en Altza este
gobierno recogió el proyecto del polideportivo y cierto que,
consecuencia de causas históricas el proyecto ha quedado gravemente
condicionado. Ahora es tan importante hacer con minuciosidad el
aislamiento del amianto, como continuar con la construcción del
equipamiento deportivo de calidad y completo. Pero también hay que
hacerlo con las y los vecinos de Altza, como se hizo en el proyecto
heredado.
Honek baina,
nola hitz-egitera garamatza. Guzti hori bertakoekin batera egiteko
eskatu zitzaizuelako, handik, eta hemendik eta konpromiso hori hartu
zenuten baina parte hartzean ere suspentso.Bai, suspentsoak gai ugarietan dituen bezala, ez da bakarrik zer ari den gaizki egiten, nola egiten ari den ere guretzat kezkagarria da. Guretzat eta herritarrentzat.
Si un 50% de la gente no sabe ni lo que hay a nivel de participación ciudadana, y a ello le añadimos quienes no están satisfechos con el modelo participativo, vds. se quedan con un 4. 4, suspenso.
Eneko Goiak ezin du bere hitza jan.
Askoz minutu gehiago beharko genituzke suspentsoen zerrenda luze eta osoa azaltzeko, eta beraietako bakoitzean dauden hutsak eta xehetasunak. Edozein kasutan, ekuadorra gaindituta, azaldutakoek Eneko Goiaren inpronta azaltzen dute eta galdera da, falta den denboran hartutako norabidea aldatzeko asmoa dago? Ez dirudi. Beraz, gobernu honi alternatiba eraikitzeko garaia iritsi da.
Porque
con este carro de calabazas, sin entrar en las marías, pues no se
aprueba el curso. Por eso cuando faltan menos de 500 días para que se
acabe la legislatura es momento de repensar si la orientación de las
políticas que está llevando a cabo el Gobierno de Eneko Goia son las
adecuadas.
500
días darían para mucho si este Gobierno cambiara de dirección y si
comenzara a tomar decisiones en sintonía con la ciudadanía donostiarra.
Pero 500 días pueden ser un auténtico calvario para la ciudadanía, si el
gobierno sigue obcecado en sus proyectos estrella, proyectos que no
conectan con la gente y que, como dicen todas las encuestas, suspenden.
Lo
que necesita esta ciudad son alternativas y nuevas soluciones
integrales, no parcheos. Soluciones que hay que trabajar junto con sus
protagonistas, con la gente. Por supuesto que apoyaremos a este gobierno
en el caso de que rectifique en alguno de las políticas que está
gestionando mal, pero no vamos a esperar sin hacer nada, “kieto parao”.
Así que, en ese sentido, termino apuntando distintas iniciativas que
iremos planteando respecto a vivienda, comercio, políticas sociales,
violencia de género, movilidad y participación.
Arazo nagusiak
konpontze aldera, arloz arloko proposamenak herritarren pertzepzioaren
norabide berdinean kokatu behar direlakoan iritzita gaudelako.
Horregatik EHBILDUn hurrengo hilabetetan norabide horretan jarraituko
dugu lanean, Donostiarekin bat etorrita, donostiarrek markatu dituzten
lehentasunak jorratzen:- Etxebizitza arloan, eta pisu turistikoei dagokienez, alternatibak eta iniziatibak aurkezten jarraituko dugu. La ordenanza del gobierno no va a arreglar el problema de vivienda y hacen falta más iniciativas.
- Garberako zentro komertziala handitzeko egitasmoa gelditzera goaz, merkataritza txikiaren aldeko konpromisoak hala eskatzen duelako. Auzo biziak eta kalitatezko enplegua jokoan daudelako, egitasmo zehatzak abiatzera goaz. Lo hemos hecho en Amara Berri y continuaremos en otras zonas de la ciudad, el comercio tiene futuro.
- Politika sozialetan gainbeheraren aurrean, etengabeko salaketa egiten jarraituko dugu. Politika sozialak indartzen jarraitzeak hiri mailako apustua izan beharko luke, gobernu bat egon edo bestea.
- Emakumearen aurkako biolentziaren arloan, eta udal gobernuaren pasibitatearen aurrean, akuilu lana egiten jarraituko dugu. (Beste hainbat eremutan geratzen zaigun antzera baina hemen larritasun kezkagarriagoaz)
- Topoa eta tren sareari dagokionez, Interkanbiadorea beharrezkoa dela azpimarratu delako, tren sareak lotzea estrategikoa delako, eta Altza-Galtzaraborda tramoari heldu behar zaio, benetan maiztasun egokiak lortu nahi izanez gero. Pronto nuestra propuesta de movilidad va a llegar a nuevas estaciones.
- Esandakoak jendearekin batera egingo ditugu, donostiarrekin, eragileekin. Gobernuak bideratzen ez duen herritarren parte hartzeari ahotsa ematen jarraituko dugu, beraz.
Eta
honaino ekarri gaituzten baloreetan sakontzen jarraituko dugu, Euskal
Herriari begira eta Catalunyari begira.
Autoritarismoaren aurrean, demokrazia eraikitzeko prest.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eman zure iritzia hemen: