
2019 apirila
2017 martxoa
Donostiako udalak bigarren bilera egin du Altzako eragileekin eta auzo elkarteekin.
Barrutiaren
batzordea eratu da eta bere funtzionamenduak nolakoa izan behar duen zehaztu du,
barne araudi bat onartuz.
Horrez
gain, lantaldeak eratu dira:
1.-
Diagnostikoa: Plan estrategikoaren barrutiko datuak diskriminatu eta
diagnostiko bereizia egin da.
2.-
Egituraketa/Aurrekontua: Barrutiaren eratze fasea ebaluatzeko bide bat
proposatu du, eta barrutiko aurrekontua kudeatzeaz arduratu da. Araudian eta funtzionamenduan
hobekuntzak egiteko ardura du.
3.-
Partaidetza/Komunikazioa: Barrutiaren komunikazio plana gainbegiratuko du, eta
partaidetzarako bideak eta moldeak proposatzeaz arduratuko da.
4.-
Hirigintza, mugikortasuna...: Hainbat arlotan dauden egonezin, proposamen,
aukerak etab aztertu eta ordenatzea du helburua.
Lan
taldeen lana batzordeari bideratzen zaio, eztabaidatu eta onartu edo ezetsi
dadin. Batzordea 15 kidek osatzen dute (PSE / PNV / EHBildu: Manex Ralla, Arritxu
Larrañaga / PP / Irabazi – botorik gabe - / Auzo elkarteak: AHM, Herripe, IZBE,
Emanhar, Osteguna, Intxaurdi. Auzoa (desegin da).
Aurrekontuari
dagokionez, prozesu parte-hartzailearen emaitzak orekatu egin ditu barrutiak lurraldetasun
irizpideekin (hiru auzo nagusi: Intxaurrondo, Altza, Bide). Horrez gain,
370.000 euro ditu barrutiak bere aurrekontuan.
Hurrengo
legealdirako, aurrekontua kontsolidatzea eta eskumen propioak garatzea dira
helburuak. Momentuz Barrutiko Batzordearen jarduna kontsultiboa da erabakitzailea
baino gehiago, eta Altzako EH Bilduren ustez, hori aldatu behar da. Barrutiak
eskumen propioak behar ditu.
2017 martxoa
Donostiako udalak bigarren bilera egin du Altzako eragileekin eta auzo elkarteekin.
Elkarteen ordezkariek Kexa adierazi diote udalari aurreko
bileraren aktarik ez pasatzeagatik lehenago, deialdia berandu pasatzeagatik,
eta bilerarako puntuak ez proposatzeagatik.
Era berean kexa adierazi diote euskaldunok euskaraz eta
gaztelaniaz aritu behar izateagatik, udalak ez baitu hizkuntza kudeaketa
egokirik egiteko baliabiderik jarri.
Distritoaren aurrekontua. Donostiako udalak azaldu du orain,
aurreko dokumentazioan jasota zegoen arren udalaren aurrekontuaren %10 izango
zuela, orain dio barruti bakoitzarentzat %2,5 izango dela. Iruzurra dela
adierazi zaio udalari.
Distritoaren erabakitzeko gaitasuna zalantzan jarri du
zinegotziak: ”¿qué más queréis que
pedir arreglar aceras?”
Eragileek aldarrikatu dute memoria historikoa errespetatzea
eta Altza erkidego gisa lantzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Eman zure iritzia hemen: