2017/06/14

Altzatarroi galdetzea denbora galtzea iruditzen zaio Alkate jaunari / Al Alcalde le parece una pérdida de tiempo consultar a lxs altzatarras


2017/06/13 Tomasene Kultur Etxea. Alkate Goia eta Ibabe (PNV), Ramos eta Gurpegui (PSOE) zinegotziak bertan ziren, 200 altzatarren aurrean.

Altzatarrek erantzunak exijitu dituzte, urratsei eta epeei buruz.
Udalaren arabera, dena ondo joanda, gutxienez 30 hilabete beharko dira kiroldegi berria egiteko. Bitartean Kutxabankena den lokal bat atonduko dute, milioi 1 € xahutuz horretarako.
Herritarrak zentzuzko ekarpenak egin dituzte, azalduz ez dela egokia dirutza hori publikoa ez den erakunde baten lokalean erabiltzea, behin behinekoa izango den erabilera baterako. Diru horrekin beste behar batzuk asetzea eskatu da (gazteentzako aisiako espazioak, besteren artean).
Gainera, herritarrek gogorazi diote Alkateari Eraikuntza Eskola ohia malda handian dagoela, irisgarritasun txarra duela. Udalak esan du 38 mikrobusaren zerbitzua baliatzea pentsatzen ari direla, baina ez dute erabakirik hartu. Ibabek gehitu du badagoela 13 busaren geltokia plaza Gorrian, eta hori baliatu beharko dela... Herritarrek eskatu dute Larratxoko Askagintzan edo Nerecaneko lokaletan egitea.
Gogorazi zaio Alkateari eskatu zitzaiola herritarrei erabakietan parte hartzeko aukera ematea, eta toki alternatibo bat baino gehiago aurkeztu behar zuela, aldeko eta kontrakoak azalduz. Erantzun du alternatiba bat edo beste aukeratzeko herritarrei kontsultatu beharra asko zailduko zuela kudeaketa!
Konpentsazio neurriei dagokienez, Ibabe zinegotziak esan du ezin dutela ezberdintasunik egin gainerako hiritarrekiko, altzatarroi eragindako begi bistako kaltea ukatuz. Era berean, kexu azaldu diren altzatarrei erantzun die abonuak garestitu badira, kiroldegi berriarengatiko kostuak berdintzeko izan dela.
Amiantoaz udalak esan du estaliko duela 2018ko erregenetan!! Bitartean, Oleta ikastetxeko haurrek jarraituko beharko dute hondakinen alboan jolasten! Gurasoek behin eta berriz eskatu dioten arren premiazkoa dela eskolatik gertuen dauden amianto hondarrak estaltzea, adituek eskatu bezala, erantzun du behin egin nahi duela interbentzioa. Kontraesan betean, Alkateak esan du ziur daudela ez dagoenaz arriskurik haurrentzat, baina langileak premiazko lan horri ekiteko segurtasun neurriak behar direla (!). Herritarrek galdetu diote, orduan, arriskurik ez badago zertako estali behar den eremua, eta arriskutsua bada, nolatan ez duten eskola itxi.
Udalak ez ditu asetu herritarren jakinmina ezta premiak ere. Adar jotze handia izan da.

---------------------------------------------------------------
Lxs altzatarras han exigido respuestas sobre pasos y plazos, en la II asamblea popular sobre el nuevo polideportivo, y el problema del amianto.
Según el ayto. si todo va bien, serán 30 meses para construir el nuevo polideportivo. Mientras, han decidido (!) acondicionar un local alternativo en uno de Kutxabank, malgastando 1 millón de euros. Lxs ciudadanxs han respondido con gran sensatez que les parece malgastar ese dineral en un local no público, y que no quedará para el pueblo al final de su uso provisional. Se ha insistido en que hay mayores necesidades a las que destinar mejor ese dineral (espacios de ocio para jóvenes...).
Además, lxs altzatarras le han recordado al alcalde que el que era el instituto de la construcción está en lo más alto de Altza, hay mucha pendiente y tiene mala accesibilidad. Se pide que se acondicionen los locales de Askagintza de Larratxo. Lxs vecinxs se quejan por que se han encarecido los abonos.
Se le ha recordado también al ayto. que se comprometió a informar e integrar a lxs altzatarras en las decisiones. Ante todas estas interpelaciones, el Sr. Alcalde ha respondido que le parece que se complica mucho la gestión si se tiene que consultar a lxs usuarixs las alternativas. ¡Alucinante!
Sobre el amianto, el ayto. ha señalado que se va a confinar el amianto, pero después de reyes de 2018. ¡Mientras lxs niños del colegio Oleta tendrán que seguir conviviendo con los restos que están a la vista, sin escafandras que les aseguren su salud! Es una irresponsabilidad y una gran contradicción por parte del ayto. Afirmar que no es peligroso para lxs niñxs y a la vez decir que se retrasa todo por que hay que asegurar la labor de lxs operarios! ¿Si no es peligroso, por qué dicen los informes que hay que tapar los restos? ¿y si es peligroso, por qué no se ha cerrado el colegio?
El ayto con su alcalde a la cabeza no ha estado a la altura.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Eman zure iritzia hemen: