2017/06/13
Tomasene Kultur Etxea. Alkate Goia eta Ibabe (PNV),
Ramos eta Gurpegui (PSOE)
zinegotziak bertan ziren, 200 altzatarren aurrean.
Altzatarrek
erantzunak exijitu
dituzte,
urratsei eta epeei buruz.
Udalaren
arabera, dena ondo joanda, gutxienez 30 hilabete beharko dira
kiroldegi berria egiteko. Bitartean Kutxabankena den lokal bat
atonduko dute, milioi 1 € xahutuz horretarako.
Herritarrak
zentzuzko ekarpenak egin dituzte, azalduz ez dela egokia dirutza hori
publikoa ez den erakunde baten lokalean erabiltzea, behin behinekoa
izango den erabilera baterako. Diru horrekin beste behar batzuk
asetzea eskatu da (gazteentzako aisiako espazioak, besteren artean).
